Berriak

6aza
GARATE-AGIRRE BIKOTEA NAGUSI EUSKAL DERBIAN Kirola

GARATE-AGIRRE BIKOTEA NAGUSI EUSKAL DERBIAN

Larruzko Paletako Nazioartekoan Millet-Andonegi garaitu zituzten (35-29) final lehiatuan

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako lehiaketa atzo bukatu zen eta bigarren jokamoldeko txapela ere euskaldunek jantzi zuten. Hori argi zegoen finalaren aurretik ere lehiakideak bertokoak bait ziren guztiak argentinarrak garaitu ostean.

Ikusteke zegoen ´etxekoak´ edo ´ondokoak´ irabaziko zuten txapela. Azkenean, zalegoaren zorionerako  garate eta Agirre izan ziren garaipena lortu zutenak (35-29) Millet eta Andonegiren kontrako finalean. Bizkaitarrak bikain aritu ziren eta lehen erdian lortutako abantaila mantendu zuten bukaeraraino.

Irabazi pilotak egin zuen jende asko batu baitzen Sopelako pilotalekuan eta partidu bikaina ikusita pozik etxeratu baitziren denak.