Berriak

4aza
ARANA ETA ARIZMENDI TXAPELDUN ABADIÑON Kirola

ARANA ETA ARIZMENDI TXAPELDUN ABADIÑON

Nazioarteko eskuz binakako titulua erdiesti dute gaur arratsaldez Bolivia garaituta

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako lehiaketako lehen txapeldunak Arana eta Arizmendi dira gaur Boliviako bikoa menderatu ostean (40-10). Abadiñoko trinketean euskal taldeak mantendutako nagusitza beste behin agerian geratu da Bazo eta Cayoja boliviarren kontrako finalean.

Boliviako bikoa txukun aritu da trinketean bere lehen partaidetza izan dela kontuan hartuta. Euskaldunek abiaduraz apurtu dituzte finalean nahiz eta peloteatzea tokatu denean kanpotarrek erakutsi duten bere ´ofizio´ eta griña.

Bihar beste txapeldun euskaldunak ezagutuko dira Sopelan. Larruzko Paletan bi bikote euskaldun lehian. Nazioartekoa Gipuzkoan edo Bizkaian geratuko den da gako bakarra.