Berriak

8urr
LOITEGI-GURUTZEALDE ETA ZIARRUSTA-UGARTE, LEHEN GARAILEAK ABADIÑOKO TORNOSOLON Kirola

LOITEGI-GURUTZEALDE ETA ZIARRUSTA-UGARTE, LEHEN GARAILEAK ABADIÑOKO TORNOSOLON

Maiz-Landa eta Arabiourrutia-Aspuru garaitu zituzten ostiralean ESKUZ BINAKAKO TRINKETE ELITE finalerdietako ligatxuko lehen ihardunaldian

Abadiñoko Tornosolo trinketeak jasoko du aurten ere ESKUZ BINAKAKO TRINKETE ELITEA eta ligatxuko lehen ihardunaldia herenegun jokatu zen bertan.

Lehen partidua bi bikote gipuzkoarrek jokatu zuten eta garaipena Loitegi eta Gurutzealdek lortu zuten. 40-28 garaitu zituzten Maiz eta Landak osatutakoa. Indarra ofizioa baino gehiago izan zen. Maiz, laukotean gazteena, asko saiatu zen baina Landa-k asko sufirtu zuen aurkarien indarra eusteko garaian. Loitegi eta Gurutzealde fin aritu ziren eta lehen puntua lortu zuten.

Ostean, Ziarrusta eta Ugarte-k bere faborito papera nabarmen jarri zuten kantxa gainean. Arabiourrutia eta Aspuru menderatzeko ez zuten arazorik izan (40-19). Etxekoak uneoro ezinean aritu ziren eta garaileak ostera, denboraldi hasieran ere puntu onean daudela argitu zuten.

Hurrengo ostiralean, garaileak alde batetik eta galtzaileak bestetik lehiatuko dira. Lau bikoteen aukerak zeintzu izango diren argituko da bigarren ihardunaldian.