Berriak

6urr
FINALAURREKOAK, ORAINGOAN BAI Kirola

FINALAURREKOAK, ORAINGOAN BAI

Lapurdi 1 / Gipuzkoa 2 bihar eta Nafarroa / Bizkaia etzi, finalerako txartela jokatuko duten partiduak, itxuraz eguraldiaren baimenarekin

Euskal Herriko Bote Luzea txapelketak, asteburuan itxuraz eguraldiaren laguntzaz, aurrekoan atzeratutako finalaurrekoak jokatu eta finalisten nortasuna ezagutuko du. Ligatxuko partidu denak irabazita Lapurdi 1 (iazko txapelduna) eta Nafarroa heldu dira azken txanpara eta berez faborito dira. Gipuzkoa 2 eta Bizkaia ere talde indartsuak dira eta lanak emango dizkie, seguru, taldeburuei.

Gipuzkoa 2, errebantxa gosez arituko da bihar Senperen (11:00etan) iaz finalean beraien borrero izan baitzen lapurtar taldea. Bizkaitarrak Irurita-ra egingo dute bisita igandean. Garaileek finala jokatuko dute erabakakitzeke dagoen pilota zoroan, Oñati-k atzerapena tarteko uko egin baitio azken partidua jasotzeari.