Noticias

1sep
COVID-19AREN OSASUN-ZAINTZAKO EGOERAN EUSKAL PILOTAKO LEHIAKETAK ETA ENTRENAMENDUAK EGITEKO PROTOKOLOAK Deporte

COVID-19AREN OSASUN-ZAINTZAKO EGOERAN EUSKAL PILOTAKO LEHIAKETAK ETA ENTRENAMENDUAK EGITEKO PROTOKOLOAK

Euskadiko eta lurraldeetako Euskal Pilota Federezioek, Eusko Jaurlaritzak onartu dituen lehiaketetarako eta entrenamenduetarako protokoloak garatu dituzte.

Bizi dugun osasun larrialdiari ahalik eta egokien erantzuteko, Euskadiko eta Lurraldeetako Federazioek, Euskal Pilotako lehiaketetarako eta entrenamenduetarako protokoloak garatu dituzte. Protokoloek, Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailaren eta Kirol-Zuzendaritzaren onespena dute, beraz, Euskal Pilotako lehiaketa bat antolatzerako orduan edo entrenamendu bat aurrera eramateko orduan, protokolo hauek ezartzen dituzten gutxiengoak bete beharko dira.

Momentu oro, osasun egoera aldakorra da eta hori dela eta protokoloak ere aldatzen joan daitezke. Hori dela eta, osasun egoera aldatzen baldin bada, protokoloetan ere aldaketa egingo dira. 

Archivos adjuntos