Noticias

12mar
G.R.A.B.N.I 2020 TXAPELKETAKO LEHENENGO JARDUNALDIA PARTZIALKI ATZERATUA Deporte

G.R.A.B.N.I 2020 TXAPELKETAKO LEHENENGO JARDUNALDIA PARTZIALKI ATZERATUA

Coronavirusaren osasun krisia dela eta E.E.P.F-ko Zuzendaritza Batzordeak G.R.A.B.N.I 2020 txapelketaren lehengo jardunaldia partzialki atzeratzea erabaki du.

Coronavirus-a dela eta G.R.A.B.N.I 2020 txapelketa hasteko arazoak daude. Momentu honetan hau da dagoen egoera:

 

  • Araba: Gasteizko eta beste herri batzuetako kirol eraikinak itxita daude eta ezin da bertan lehiatu.
  • Errioxa: erkidego guztian 18 urtetik beherakoek ezin dute hurrengo 15 egunetan kirol lehiaketetan parte hartu eta 18 urtetik gorakoek irekita dauden (batzuk itxita bait daude) kirol eraikinetan ateak itxita jokatu ahal izango dute, beti ere, ezinbesteko kasuetan. 
  • Bizkaia: momentuz ez dago arazorik.
  • Gipuzkoa: momentuz ez dago arazorik.
  • Iparraldea: momentuz ez dago arazorik.
  • Nafarroa: momentuz ez dago arazorik.

 

Egoera aldakorra da momenturik momentura, baina Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako zuzendaritza batzordeak erabaki hau hartu du:

 

  • 1. jardunaldiko norgehiagoka hauek bertan behera uztea eta aurrerago jokatzea:
    • ARABA vs GIPUZKOA.
    • ERRIOXA vs NAFARROA.
  • Momentuz IPARRALDEA vs BIZKAIA norgehiagoka normaltasunez jokatuko da. 
  • Hurrengo egunetan egoeraren azterketa egingo da eta erakunde publikoen agianduak eta gomendioak jarraituz txapelketa honen inguruko erabakiak hartuko dira. 

Archivos adjuntos