Noticias

10ene
ASTEBURU HONETAN HASTEN DA E.H-ko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 19-20 Deporte

ASTEBURU HONETAN HASTEN DA E.H-ko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 19-20

Guztira 74 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 190 bikote eta 550 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 8ko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.

Gaur hasi eta hurrengo martxoaren 8 arte jokatuko da E.H-ko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 19-20. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:

Klubak:

  • Araba: 9.
  • Bizkaia: 18.
  • Gipuzkoa: 26.
  • Iparralde: 7.
  • nafarroa: 14.


Modalitateak eta mailak:


  • Eskuz Binaka Kadeteak: 16. 
  • Eskuz Binaka Gatzeak: 16. 
  • Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 9. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 14. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
  • Eskuz Banaka Gazteak: 4. 
  • Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 3. 
  • Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 8. 
  • Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 6. 
  • Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 5. 
  • Paleta Larruz Gazteak: 4.
  • Paleta Larruz 22 urtez azpikoak: 5.
  • Paleta Larruz Nagusiak Euskal Liga: 6. 
  • Paleta Larruz Nagusiak Ohorezko Maila: 5.
  • Pala Motza Nagusiak Euskal Liga: 6. 
  • Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
  • Frontenis Nagusiak Euskal Liga: 7.
  • Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
  • Zesta Punta Kadeteak: 17.
  • Zesta Punta Gazteak: 12.
  • Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 18.
  • Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.

Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua. Guztira 550 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.