Noticias

28nov
OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA Deporte

OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA

Ostiral honetan arratsaldeko 19:30etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da Aretako pilotalekuan.

Iraitz Zubizarreta (L.A.P.K.E) aurreko edizioko txapeldunak eta Gaizka Karregal (ADISKIDE) Bizkaitarrak jokatuko dute final handia ostiral honetan. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, beraien norgehiagokak nagusitasunez irabazita. Zubizarretak 22-07 irabazi zion finalerdia Iribarreni eta Karregalek 22-10 oso arriskutsua den mendiari. Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Gaizka Karregalek erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Iraitz Zubizarreta, azkeneko bi denboraldietako aurrelari finena izan denak. Bi pilotariak oso erasokorrak dira eta oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da. Finala jokatu aurretik Herriaren Pilota Elkarteak antolatzen duen Aretako txapelketako nagusi mailako bikotekako partida bat jokatuko da. Bertan Espinal-Elizegi bikote Nafar-Gipuzkoarrak Egiguren-Aizpuru bikote Gipuzkoarraren aurka lehiatuko dira. 

 

Ostiral honetako finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k grabatu eta larunbat goizean eguerdiko 12:00etan emango da ETB4 katean. 

Archivos adjuntos