Noticias
13nov

OSTIRAL HONETAN ARETAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO AZKEN FINAL LAURDENA JOKOAN
Ostiral honetan arratsaldeko 19:30etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako azken final laurdena jokatuko da Aretako pilotalekuan.
Hasiera batean A. Etxebarriak (Lemoa) Uriberen (Txukun Lakua) aurka jokatu behar zuen baina Lemoa Klubeko pilotariaren eskuko lesioa dela eta bere ordez EEPF-ko ranking-a jarraituz Beñat Mendiak (Joko Alai) jokatuko du. Norgehiagoka parekatua izatea espero da eta ez dago faborito argirik. Irabazleak azaroaren 22an Karregalen (Adiskide) aurka jokatu beharko du finalerdia. Beste finalerdia erabakita dago jadanik, Iribarren (Txukun Lakua) Zubizarretaren (L.A.P.K.E) aurka izango da.