Noticias

E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINAL LAURDEN BIKOITZA ASTEBURU HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN
Ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako final laurdenen bi norgehiagoka jokatuko dira Aretako pilotalekuan.
Lehendabiziko partiduan aurreko urteko txapelduna den Iraitz Zubizarreta (L.A.P.K.E) Eneko Maiz (Behar Zana) Gipuzkoako 4 1/2ko txapeldunaren aurka lehiatuko da. Oso partidu interesgarria aurreikusten da eta nahiz eta Zubizarreta faborito izan Maizek esperientzia handia du txapelketa garrantzitsuetan eta aurkari benetan zaila izango da Zubizarretarentzat. Partidu hau irabazten duenak Xabier Iribarren Txukun Lakua klubeko pilotaria izango du aurkari azaroaren 22ko lehen finalerdian. Bigarren partidua Adiskide klubeko Gaizka Karregalek eta Behar Zanako Jon Urbietak jokatuko dute. Norgehiagoka hau parekatuagoa aurreiskusten da eta garaipena lortzen duenak hurrengo asteko azken final laurdena nork irabazten duen itxaron beharko du finalerdietako aurkaria ezagutzeko.