Deporte | 02/02/2012
LEHENGO LEPOTIK BURUA NESKEN PALETA LEHIAKETA
Iazko lau bikoterik onenak aurten ere garaile nabarmenak lehen jardunaldian.

J.T

Paleta gomaz jokatzen ari diren nesken artean, iazko final saila jokatu zuten lau bikoteek garaipen xamurrak lortu eta gero aurtengoan ere hor goian izateko aukera nabarmenak dituzte. Pradera-Saez, Irazustabarrena-Arrieta, Contín Aristorena eta Garmendia Mendizabak bikoak aurrera doaz, bosgarren bat ere, Evaristi-Argain, horiekin batera txapelaren susmoa hartua duen. Bosten artean, beraz, lau plaza betetzeko.

Orioko frontoian jokatu ziren 2. Mailako partidetan, Etxaniz-Gallastegi, Tuero-Martinez, Jauregi-Lukas eta Eizagirre-Lasarte izan ziren lehen jardunaldiko lau bikote irabazleak, Dena den, datorren asteburuko jardunaldiari itxaron behar sailkapena argitzeko.



KARTELDEGIA neskak -2- Cartelera chicas 2012(1).xls KARTELDEGIA neskak -2- Cartelera chicas 2012(1).xls

© 2010, Euskadiko Pilota Federakundea | Federación Vasca de Pelota
Barrio Astola, 26 - Astola auzitegia, 26 - 48220 Abadiño
Tlf: 946 818 108 | Fax: 946 818 471 | e-mail info@euskalpilota.org
powered by grupo-campus