Noticias

31oct
OSTIRALEAN HASIKO DA ARETAN 2018ko EUSKADIKO 4 ½-ko ELITE TXAPELKETA Deporte

OSTIRALEAN HASIKO DA ARETAN 2018ko EUSKADIKO 4 ½-ko ELITE TXAPELKETA

Bost astetan zehar “kaiolako” Euskal Herriko 8 pilotari oberenak lehiatuko dira Aretako pilotalekuan.

Ostiral honetan 19:30etatik aurrera, Zazpi Iturri klubeko derbyarekin emango zaio hasiera txapelketari. Aurreko urteko txapelduna den Zubiriak I. Egiguren taldekidea menderatu beharko du finalerdietako txartela lortu nahi badu.

Final laurdenetako lehia hau oso erakargarria aurreikusten da, eta garaipena erdietsiko duenak finalerdian bere aurkaria nor izango den jakiteko, itxaron egin beharko du, hurrengo ostiralean, azaroaren 4an, ordu berean, Izurun Klubeko Bikuñak eta Tolosako E. Labakak elkarren aurka jokatuko baitute. Egun horretan bigarren final laurdenetako bat jokatuko da aurreko urteko azpitxapelduna den Adonys (Zazpi Iturri) eta Tolosako Elolaren artean. Azken norgehiagoka honetatik garaipena lortzen duenak finalerdia azaroak 16an Adiskide taldeko Legorburuk eta L.A.P.K.E klubeko Zubizarretaren arteko irabazlearen aurka jokatu beharko du. 

Bi finalerdiak azaroak 23an jokatuko dira eta final haundia ETB-ko kamerak bertan direla azaroaren 30ean, ospatuko da Aretako pilotalekuan. 

 

 

Archivos adjuntos