Noticias

17abr
GIPUZKOA eta NAFARROAK SENDO DIHARDUE GRAVNI-ko LIGATXUAN Deporte

GIPUZKOA eta NAFARROAK SENDO DIHARDUE GRAVNI-ko LIGATXUAN

Araba eta Errioxa garaitu dituzte heuren bisitaldietan, Bizkaia eta Iparralderen artekoa estuagoa izan da orotara berdintasuna nabarmenduaz

Ligatxua bukatzeko ihardunaldi baten faltan, gehien Gipuzkoa eta Nafarroak erakutsi dute orainartean. Nahiz eta Bizkaiara eginiko bisitan nafarrek jokamolde batzutan kale egin orohar, beti lez, talde orekatuagoa daukala agertzen dute erreinu zaharrekoek. Gipuzkoa ere txapelketa oso ona egiten ari da nahiz eta jokamolde batzutan maila makalagoa erakutsi.

Ezker horman eskuz, beste behin, partidu guztiak irabazita bukatu du talde gipuzkoarrak, maila bikaina emanaz gainera. Herramintan eta Zestan ere bikain eta gabezi edo porrot garrantzitsu bakarra nesken gomazko paletan nagusi mailan no Irazustabarrena eta Erasun galtzailea atera ziren Isasmendi eta Saez-en aurkakotik. Trinketean ere bikain, eskuz partidu gehienak irabaziaz eta gainera Gurutzealdek jada nagusi mailako banakako finala ziurtatuaz Mikel Rafael garaituta.

Nafarrak 13-2 garaitu dute errioxar taldea, trinketeko bakarra irabazi eta ezker horman eskuz binaka 22 azpikoa eta frontenisean bakarrik galduta. Sendo talde txapelduna. Iparralde eta Bizkaia-ren artekoan, berdinketa puntutara. Garaipen garrantzitsuak trinkete zein ezker horman, baita ezustekoak ere. Emaitza guztiak atxikita.

Archivos adjuntos