Noticias

23feb
INFORMAZIO OHARRA Deporte

INFORMAZIO OHARRA

Kirolari erdi-profesionalaren ziurtagiria eta COVID-19ak eragindako egoeraren azalpena.

Agur t`erdi;

2020/2021 denboraldia martxan jarri zenetik hainbat oztopo izan ditugu COVID-19aren eraginez. Ona hemen laburbilduta urritik aurrera Lehendakariaren dekretuek adierazi dutena:

  • 2020/10/26ko Lehendakariaren Dekretua (36/2020):
    • Eskola kiroleko lehiaketa: bertan behera.
    • Lehiaketa federatua: bertan behera.
    • Eskola kiroleko entrenamenduak: gehienez 6ko taldeetan baimendua.
    • Federatu mailako entrenamenduak: gehienez 6ko taldeetan baimendua.
    • Salbuetsita daude: entrenamendu eta lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak.
  • 2020/11/6ko Lehendakariaren Dekretua (38/2020):
    • Eskola kiroleko lehiaketa: bertan behera.
    • Lehiaketa federatua: bertan behera.
    • Eskola kiroleko entrenamenduak: bertan behera.
    • Federatu mailako entrenamenduak: bertan behera.  
    • Salbuetsita daude: entrenamendu eta lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak.
  • 2020/12/10eko Lehendakariaren Dekretua (44/2020):
    • Eskola kiroleko lehiaketa: bertan behera.
    • Lehiaketa federatua: bertan behera.
    • Eskola kiroleko entrenamenduak: bertan behera.
    • Federatu mailako entrenamenduak: gehienez 6ko taldeetan  baimendua.
    • Salbuetsita daude: entrenamendu eta lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak.
  • 2020/01/12ko lehendakariaren Dekretua (1/2021):
    • Eskola kiroleko lehiaketa: bertan behera.
    • Lehiaketa federatua: baimendua (gorriz dauden herrietan ez).
    • Eskola kiroleko entrenamenduak: gehienez 6ko taldeetan baimendua.
    • Federatu mailako entrenamenduak: baimendua (gorriz dauden herrietan ez).
    • Salbuetsita daude: entrenamendu eta lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak.
  • 2020/01/22ko Lehendakariaren Dekretua (4/2021):
    • Eskola kiroleko lehiaketa: bertan behera.
    • Lehiaketa federatua: baimendua maskararekin (gorriz dauden herrietan ez).
    • Eskola kiroleko entrenamenduak: gehienez 6ko taldeetan baimendua maskararekin (gorriz dauden herrietan ez). 
    • Federatu mailako entrenamenduak: baimendua maskararekin (gorriz dauden herrietan ez).
    • Salbuetsita daude: entrenamendu eta lehiaketa profesional eta erdi-profesionalak.

 

Erdi-profesional kontzeptua:

Azaroaren 4ean, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzatik, lehiaketa erdi-profesionalak zeintzuk ziren adierazten zuen idatzi bat jaso genuen eta honek hau adierazten zuen:

“Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal Honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak maila absolutuan”. 

“Aurreko paragrafoan adierazitako kirol-lehiaketak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta kirol-federazioen egutegi ofizialetan argitaratuta badaude 2020ko abenduaren 31 baino lehen egiteko”.

“Adierazitako data baino lehen lehiaketarik aurreikusita ez duten federazio guztiak ez dira talde honetakoak izango, Federazio horiek ezin izango dute kirolaririk egiaztatu entrenamenduetara joateko, ziurtagirien bidez”.

Laburbilduta hau zen azaroan genuen egoera:

  • Eskola kirolean eta maila federatuan lehiaketa eta entrenamenduak bertan behera.
  • Lehiaketa erdi-profesionalak antolatzeko ezintasuna. 
    • Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako kirol egutegian, E.H-ko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketa, 2021eko urtarrilean hasten dela zehazten du.
    • Aurretik aipatutako dokumentuan zehaztu ziguten moduan, kirol lehiaketa erdi-profesionalak (gure Euskal Liga adibidez) antolatu genitzake, beti ere, lehiaketa hori 2020ko abenduak 31 baino arinago hasiko balitz gure kirol egutegiaren arabera. 

 

Aurrekoa kontuan hartuta, azaroan, gure pilotariek entrenatzeko eta lehiatzeko aukera bakarra genuen, lurraldeko txapelketa jokatzen ari ziren maila goreneko pilotariak, kirolari erdi-profesionalak zirela bermatzea alegia. Hau lortzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzara eskaera bidali genuen ondorengo hau argudiatuz:

  • Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, ekainak 15ean onartutako lehiaketa egutegian lurraldeko txapelketak ere jasotzen zituen (beti jaso dituen moduan) eta hau, lurraldeko txapelketak Euskal ligako lehenbiziko fasea direlako onartzen da. Beraz, esan dezakegu, nahiz eta lurraldeko txapelketak lurraldeko federazioek antolatu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren txapelketak ere badirela eta ondorioz, maila absolutuan jokatzen ari diren pilotariak kirolari erdi-profesionalak kontsideratu beharko genituzke.

 

Aurreko eskaerarekin, lurraldeko txapelketak, gutxienez kategoria absolutuan bukatzea genuen helburu, etenik gabe jokatzeko eta maila horretan bada ere Euskal Liga ahal bezain azkar jokatzen hasteko. Eskaera ez ziguten onartu ordea, eta hori dela eta, lehiaketak bertan behera geratu ziren.

2020ko abenduaren 10eko Lehendakariaren 44/2020 Dekretuak federatu mailako entrenamenduak ahalbidetu zituen eta 2021eko urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuak txapelketak jokatzen hastea baita ere.

Egoera horrela genuela, lurraldeko 3 federazioek eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, lehiaketak berriro hastea erabaki genuen eta horretarako kronograma bat zehaztu genuen, beti ere osasun egoerak baimentzen bazuen, lurraldeko txapelketak bukatu eta jarraian Euskal Liga hasteko. 

Hau zen adostu genuen kronograma:

  • Urtarrilak 24 edo 31ko asteburuan lehiaketa hastea.
  • Martxoaren 28ko asteburuan E.H-ko Kluben arteko txapelketa hastea.

 

Osasun egoerak planifikazio hau aurrera ezin eramatea eragin zigun eta horregatik otsailaren 5ean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, aurretik aipatu dizkizuegun azaroko argudio berdinak erabilita, esakera luzatu genion. 

Eskaera onartua izan da eta hori dela eta, lurraldeko txapelketak jokatzen ari diren kategoria absolutuko pilotariek (espezialitate bakoitzeko lehen bi mailak) kirolari erdi-profesional ziurtagiria izan ahalko dute eta nahiz eta beraien udalerria eremu gorrian egon taldean entrenatu eta lehiatu ahalko dute.

Beraz, kategoria absolutuan (espezialitate bakoitzeko lehen bi mailak) bada ere, lurraldeko txapelketak etenik gabe jokatu ahal izango dira ondoren Euskal Liga jokatzen hasteko. Astean zehar ziurtagiri horiek luzatzen joango gatzaizkizue.

 

Abadiñon, 2021eko otsailaren 19an.

fac