Noticias

15dic
OSTIRAL HONETAN HASIKO DA ARETAN 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko ELITE TXAPELKETA Deporte

OSTIRAL HONETAN HASIKO DA ARETAN 2020ko E.H-ko 4 1/2-ko ELITE TXAPELKETA

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Laudio Udala eta Herriaren pilota Elkartearekin batera antolatuko du 4 1/2-ko Elite txapelketa.

Egoera normalean azaroan zehar jokatzen den Eliteko txapelketa hau abenduan jokatzen hasi eta arazorik baldin ez badago otsailaren 12an bukatuko da. Bertan 8 pilotarik parte hartuko dute eta kopa sistemako formatuan jokatuko dute. Txapelketa honetan parte hartzeko irizpideak 2019ko azaroaren 30an ospatutako Batzar Orokorrean onartu ziren:

  • 4 pilotari: Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioek antolatzen dituzten aurreko denboraldiko 4 ½ txapelketetako txapeldunak. Federazioren batek txapelketa antolatzen ez badu bere lurraldeko pilotari bat hautatu beharko du lurraldeko ordezkari gisa. 
  • 2 pilotari: aurreko denboraldiko ezker paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak.  
  • 2 pilotari: irizpide teknikoz. 
  • Oharra: aurreko denboraldiko lurraldeko txapelduna eta aurreko urteko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistak errepikatzen badira, lurraldeko txapelketako bigarren sailkatuak edo ondorengoak jokatuko du.
  • Oharra: pilotari batek huts eginez gero ordezkoa jartzeko ondorengo irizpideak jarraituko dira:
    • Lurraldea ordezkatzen duen pilotarien kasuan, lurraldeko txapelketako sailkapena jarraituko da ordezkoa hautatzeko. 
    • Aurreko denboraldiko Ezker Paretako 4 ½-ko Elite txapelketako finalistek edo irizpide teknikoz hautatutako pilotarien kasuan, irizpide teknikoz hautatuko da ordezkoa. 

 

Aurtengo txapelketaren egutegia honela antolatuko da:

  • Lehengo final-laurdena: 2020/12/18 Aurrekoetxea (Lemoa) vs Maiz (Behar-Zana).
  • Bigarren final-laurdena: 2021/01/08 Espinal (Uharte) vs Ibañez (Zaramaga).
  • Hirugarren final-laurdena: 2021/01/15 Karregal (Adiskide) vs Ongay (Irurtzun).
  • Laugarren final-laurdena: 2021/01/22 J. Alberdi (Tolosa) vs A. Etxebarria (Lemoa).
  • Lehenengo finalerdia: 2021/01/29. 1. final-laurdeneko irabazea vs 2. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
  • Bigarren finalerdia: 2021/02/05 3. final-laurdeneko irabazlea vs 4. final-laurdeneko irabazlearen aurka.
  • Finala: 2021/02/12 

 

COVID-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz, momentu honetan, txapelketa ikuslerik gabe jokatu beharko da, baina Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako sare sozialetan, streaming bidez ikusteko aukera egongo da eta finala ETBtik emango da. 

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu Laudioko Udalari eta Herriaren Pilota Elkarteari egoera berezi honetan txapelketa hau aurrera eramateko egin duten esfortzuarengatik.

Archivos adjuntos

Galería

agrandar imagen