Noticias

11dic
ABENDUAREN 12tik AURRERA FEDERATU MAILAKO ENTRENAMENDUAK BERRIRO ERE MARTXAN Deporte

ABENDUAREN 12tik AURRERA FEDERATU MAILAKO ENTRENAMENDUAK BERRIRO ERE MARTXAN

Lehendakaritzaren 44/2020 dekretuaren arabera, bihartik aurrera, federatu mailako entrenamenduak gehienez 6 pertsonako taldeetan egin daitezke.

Dekretuak horrela zehazten du:

14.– Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea. Aire zabaleko jarduera fisikoa. 

1) Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola, taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan, atal honetan jasotako salbuespenetan izan ezik. Honako hauek egin ahal izango dira: 

– Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak. 

– Kirol federatuaren entrenamenduak, zeinak gehienez 6 pertsonako taldeetan egin ahal izango baitira. Eskola-kirolaren berrekitea Eguberri-aldiaren amaierara arte atzeratzen da, betiere Eguberri osteko epidemia-egoerarekin bat etorriz. 

– Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko berrogeira mugatuta badago. 

2) Jarduera fisikoa edo kirola egiteko, igerilekuetan izan ezik, maskara erabili beharko da. Maskara hori nahitaez erabili beharko da gimnasio edo esparru itxietan, hiri-inguruetan eta jende asko biltzen den lekuetan. Salbuespen bakarra izango da: jarduera fisiko biziko aparteko uneak eta lehiaketak. 

Aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. 

3) Debekatuta dago ikusleak kirol-ekitaldietara joatea.